La Pulga y Compañía taldeak flamenko tradizionalaren sustraiak dakarzkigu "Ufadak" ikuskizunean
- DataApirilak 25
- Gaia Arte eszenikoak
Amurrio Antzokian eskainiko du koreografia maiatzaren 1ean, larunbatez, 19:00etan
Dantzaren XVII. Zirkuitua, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimena, Amurrion izango da, La Pulga y Compañía konpainiaren Ufadak koreografiarekin.
Ikuskizuna tablao egiturarekin diseinatuta dago. Flamenko tradizionalaren erroetatik abiatuta, teknika zainduaren bidez, magiazko giroa sortu eta transmititzen du. Sentsazio indartsuak, duendea, sormenezko pasioa eta sentimendua espazio eszenikotik haratago hedatzen dira.
Ikuskizunak laurogei minutu inguruko iraupena du. Dantzak, kantuak, gitarrak, perkusioak eta txaloek bat egite dute flamenkoaren paloak interpretatzeko: seguidilla, alegría, soleá, tangoak, buleriak...
Laburbilduz, erabateko ikuskizuna da, oso landua eta bizia. Ekitaldian zehar, publikoak flamenkoa ezagutu eta barneratzeko aukera du. Sustrai herrikoi sakonak dituen artea da, eta baita emozioen hizkuntza intimo eta unibertsala ere. Musikak eta dantzak mina, alaitasuna, deserrotzea, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza lotzen dituzte.
CURRICULUMA
Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga, lau urte zituela hasi zen ballet klasikoa ikasten. Jesus Guridi Musika Eskolan dantza-ikasgelak inauguratu zituen ikasle-belaunaldikoa da. Gasteizen ballet klasikoko ikasketak amaitu ondoren, Bilbon osatu zuen prestakuntza Solange Lefortekin, eta Madrilen Víctor Ullateren Eskolan. Herri-lantegi batzuei esker ezagutu zuen flamenkoa, eta dantza horretako duende magikoa aztertu eta hezurmamitzea erabaki zuen. Hamar urte baino gehiago igarota, bere egin ditu teknika eta doinua, dantza sentimendu-unibertsaltasunaren adierazpena delakoan.
NON: Amurrio Antzokia
NOIZ: maiatzaren 1a, larunbata
ORDUA: 19:00
EGILEA: La Pulga y Compañía
ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Askoa Etxebarrieta, La Pulga
MUSIKA ETA MUSIKA-ZUZENDARITZA: La Pulga y Compañía
PARTAIDEAK: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (kantua), José Gil Carretero, Giliyo (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga (dantza)


