Brais Novoa: «Hunkigarria da musikan ikuspegi eta diziplina desberdinetatik aritzen diren pertsonen aintzatespena sentitzea»

  • Brais Novoa: «Hunkigarria da musikan ikuspegi eta diziplina desberdinetatik aritzen diren pertsonen aintzatespena sentitzea»

  • DataApirilak 21
  • Gaia Musika


BRAIS NOVOARI elkarrizketa, Musika Bulegoa saria 2021 “Hunkigarria da musikan ikuspegi eta diziplina desberdinetatik aritzen diren pertsonen aintzatespena sentitzea”

Iaz saritua izan zinen. Zer esan nahi du zuretzat horrelako sari bat jasotzeak?

Sari honen berri eman zidatenean, harridura eta poz handiz hartu nuen. Beti da hunkigarria musikan ikuspegi eta diziplina desberdinetatik aritzen diren pertsonen aintzatespena sentitzea, sari hauek ematen dituen epaimahaiaren kasuan bezala.

Poztasun berezia sentitu nuen, halaber, saritutako lanarengatik “Madera Quemada”. Gitarra bakarlari eta elektronikorako pieza da. Duela denbora batetik hona, musika-tresna akustikoak eta prozedura elektroakustikoak (zuzeneko elektronika zein aurrez grabatutako material elektroakustikoa duten audio-pisten exekuzio sinkronizatua eta zuzeneko interpretazio instrumentala) uztartzen dituzten obren konposizioan ari naiz zentratzen. Horrelako lan batean sari hau jasotzea bultzada handia da aspalditik murgilduta nagoen sormenaren norabide honetan. Musika-tresnetarako konposatzeari uko egin gabe, jakina, kontzertu-obretan elementu elektroakustikoak edo/eta ikus-entzunezkoak musika-tresnekin eta talde instrumentalekin batera sartzea ikertzen eta lantzen jarraitu nahi dudan bidea da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri