Bederatzi musika talde izango ditu Jazz Vitalek

  • Bederatzi musika talde izango ditu Jazz Vitalek

  • DataApirilak 20
  • Gaia Musika

Maiatzeko ostegun guztietan, 19:30ean, Vital Fundazioa Kulturunean

Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiak (Musikene), Jesus Guridi Kontserbatorioak eta Udaberria eta Luis Aramburu Musika Eskolek hartuko dute parte Vital Fundazioak antolatu duen ziklo horretan

Sarrerak jadanik online eskura daitezke www.fundacionvital.eus webgunean edo Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24)        

Jazz Vital, Arabako hiriburuan hain errotuta dagoen musika estilo horri eskainita Vital Fundazioak antolatzen duen zikloak edizio berri bat biziko du maiatzaren 5etik 26ra bitartean. Maiatzeko ostegun guztietan, 19:30ean, Vital Fundazioa Kulturuneako agertokian lau kontzertu izango dira, bederatzi combo eta big band-en eskutik.

Vital Fundazioak jazzaren alde egindako apustu hori 2016an sortu zen eta 2020an bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz. Normaltasuna berreskuratuta, lehenengo jardunaldian, maiatzaren 5ean, osteguna, EMMLA Luis Aramburu comboa izango du protagonista. Boskotea Silvia San Miguel musika zuzendariak, Luis Larrubia saxo tenorrak, Javier Guevara gitarrak, Iñigo Perea pianoak, Pablo Vera baxu elektrikoak eta Juan Luis Peña bateria jotzaileak osatzen dute, guztiak Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleak, Silvia San Miguel zuzendari duen comboen irakasgaiaren barruan.

Bere klaseetan hainbat estilo lantzen dituzte, hala nola jazza edo latina, arreta, entzute aktiboa eta taldekideen arteko elkarrekintza praktikatuz eta gai bakoitzean inprobisaziorako tarte bat utziz. Bere curriculumean Vitoria-Gasteiz Jazz Jaialdiaren edizio bi, 'Hiriko jazz uhinak' eta 'Komedialdea' umore jaialdia daude. Oraingo honetan, honako hauek osatutako programa interpretatuko dute: ‘Stolen moments’, ‘Morning’, ‘Beatrice’, ‘Señor blues’, ‘Thieves in the temple’, ‘Mercy, mercy, mercy’, ‘Bye bye blackbird’, Take 5, ‘Song for my father’ eta ‘My Little suede shoes’.

Maiatzaren 12an, osteguna, Errepidean eta Kanajazz comboen txanda izango da. Lehenengoa Urko Aguillo saxo jotzaileak, Unai González eta Juanma Guereñu gitarra jotzaileek, Iñaki Ogueta baxu jotzaileak, Daniel Domaica piano jotzaileak eta Iraide Abad ahotsak osatzen dute. Bigarrena, berriz, Álvaro de Vicente, Pedro Herrán eta Valeriano Felipe saxo jotzaileek, Edorta Esnal gitarra jotzaileak, Iñigo Areta baxu jotzaileak, Gorka Berrosteguieta bateria jotzaileak, Charo González piano jotzaileak, eta Olaia Corada ahotsak osatzen dute.

Udaberria Musika Eskolan heziak, comboen jardueran hartzen dute parte, musika modernoa interpretatuz. Klaseetan egiten den lana taldeko instrumentu- eta ahots-praktikan, inprobisaziora hurbiltzean eta zuzenekoei ekiteko beharrezkoak diren teknikak garatzean datza. Horretarako, estilo askotako gaiak eta moldaketak erabiltzen dituzte. Oraingoan, honako hauek aurki daitezke programan: ‘Over the Rainbow’, ‘What’, ‘Chitlins con carne’, ‘Hotel California’, ‘Every breath you take’, ‘Sweet Caroline’, ‘Man’, ‘I feel like a woman’, ‘Proud Mary’, ‘The Camel’, ‘Angie, Dancing in the dark’ eta ‘La chica de ayer’.

Maiatzaren 19an, osteguna, hiru combo eta bi big band-en txanda izango da, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioaren eskutik. Lehendabizikoa, ‘C Comboa’ honako hauek osatzen dute: Asier Piron, bateria; Arrizabalaga neba-arrebak, Berni, saxoa, eta Lierni, tronpeta; Sofia Gutierrez, pianoa eta ahotsa; Ibai Espino, baxua; eta Alba Castillo, gitarra. ‘B Comboa’: Axel Dilan Yong, gitarra; Martina González de Langarica, saxo jotzailea; Julen Ortiz de Zarate, bateria jotzailea; eta Iñar Sastre, pianoa. ‘Umami (A Comboa)’: 'Imanol Suberviola, tronpeta; Enara Eguileta, saxo jotzailea; Maialen Vicente, pianoa; Andrea González, bateria; Yerai Parra, gitarra; eta Ibra N´Diaye, baxua. ‘Big Band Txiki’, bestalde, honako hauek osatzen dute: Ibai Alba, Cecilia Borderas, June Iza eta Maren Larreina, saxoek; Uxue Sandoval, Julen Aulestiarte eta Nikita Egoitz, tronpetek; Irati Garitano, tronboiak; Martina González de Langarica, baxuaK, Asier Pirón, bateriak; Aroa Ruiz de Larramendi eta Daniel Lopez-Davalillo, gitarrek; Joanes Ederraren zuzendaritzapean. Azkenik, ‘Guridi Big Band’ taldeak kide hauek ditu: Martina González de Langarica, Beñat Arrizabalaga, Enara Egileta, Leire Txapartegi, Hugo Domínguez, saxoak; Imanol Suberviola, Lierni Arrizabalaga, tronpetak; Andrea González, bateria; Maialen Vicente, piano eta teklatua; Victor Díez eta Yerai Parra, gitarrak; Úrsula Melara, baxua; Enara Egileta ahotsa; eta Iban Gurrutxaga, zuzendaria.

Kontzerturako aukeratutako programa hauxe izango da:  ‘Sweet Emma’,’ A day in the life of a fool’, ‘I feel Good’, ‘Straight no chaser’, ‘Misty’, ‘Song for my father’, ‘Strasbourg-St Denis’, ‘Blues for Randy’, ‘Zigaboogaloo’, ‘Fat Cat’, ‘Soul Bossanova’, ‘Billie Jean’, ‘Easy money’, ‘Cute’ eta ‘Love’.

Zikloaren azken egunerako, maiatzaren 26rako, osteguna, ‘Montse Caballero Quintet feat Gaizka Otsoa’ taldea aukeratu da: Nicolás Durán, bateria; Jesús Pérez, baxu elektrikoa; Gonzalo Encinal, pianoa; Sergio Arconada, gitarra elektrikoa; Montse Caballero, ahotsa; eta Gaizka Otsoa tronboia.

Montse Caballero, boskoteari izena ematen diona, Sopelakoa da (1987) eta Leioako Udal Kontserbatorioan hasi zen ikasten. Han, piano espezialitatean gradu profesionala lortu zuen. Kantika Korala haur abesbatzako, La Kantoria gazte abesbatzako eta San Juan Bautista abesbatza mistoko kide da. Talde koral horien bitartez, nazioko eta nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan parte hartu du eta hainbat disko grabatu ditu, baita Kepa Junkera eta Travellin 'Brothers bezalako musikariekin kolaboratu ere, besteak beste. 2018an Pedagogia espezialitatean graduatu zen Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegian. Gaur egun, Jazz Kantua ikasketak zentro berean amaitzen ari da eta Manixa Jazz Choir abesbatza sortu berriaren kide ere bada.

Jazz Vital edizio hau agurtzeko egitaraua honakoa hau izango da: ‘Angel eyes’, ‘My imaginary’, ‘Nobody else but me’, ‘Lonely woman’,’Visur vatnsenda-rósu’, ‘Inner urge’, ‘Shadowfall’ eta ‘A Little taste’.

Sarrerak

Kontzertuak Vital Fundazioa Kulturunean izango dira (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua, Vitoria-Gasteiz), 19:30ean. Sarreren prezioa 3 €-koa izango da, eta online eros daitezke www.fundacionvital.eus webgunean, Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24) edo Vital Fundazioa Kulturunearen leihatilan, kontzertu bakoitza hasi baino 30 minutu lehenagotik aurrera (sarrerarik salgai balego).

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri