Aitor Etxebarriak omenaldi sinfonikoa egingo dio Gernikari

  • Aitor Etxebarriak omenaldi sinfonikoa egingo dio Gernikari
eitb.eus

  • DataApirilak 20
  • Gaia Musika

Ekainaren 30ean, 'Gernika 85.' obra estreinatuko du Etxebarriak Bilboko Euskalduna jauregian, Evelyn Glennie perkusio-jotzailearekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Gaudeamus Gernikako abesbatzarekin batera, bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta.

Aitor Etxebarria gernikar konpositoreak 'Gernika 85.' obra sinfonikoa, "orain arteko proiekturik pertsonalena, ausartena eta handiena", aurkeztuko du ekainaren 30ean, Bilboko Euskalduna jauregian.

Gernika jaioterria omenduko du horrela Etxebarriak (El Txef-A izenpean musika elektronikoan ibilbide oparoa egindakoa), ankerkeria haren 85. urteurrena betetzen denean.

Ondoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mikel Fernandezek zuzendua, Evelyn Glennie perkusio-jotzailea eta Gernikako Gaudeamus Korala izango ditu Aitor Etxebarriak lan honetan, eta bera pianoaz eta instrumentu elektronikoez arduratuko da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri