Oteiza Fundazioak 45 obra lagako ditu "Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan" erakusketarako
- DataApirilak 8
- Gaia Museoak, Bestelakoak
Oteiza Fundazioak parte hartzen du "Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketan". Valentziako Bancaja Fundazioan egon ondoren, erakusketa Donostiako San Telmo Museoan egongo da, 2022ko apirilaren 9tik urriaren 2ra bitartean.
Javier Gonzalez de Durana komisario izango duen erakusketak artista bien obra aztertzen du batera, XX. mendeko europar eskulturaren funtsezko bi figuraren arte-produkzioa erakutsiz, haien heriotzatik ia hogei urte igaro eta gero.
Oteiza Fundazioak lagako dituen obrak 13 eskultura eta 32 marrazki dira, Oteizaren zenbait sorkuntza-alditakoak horiek. Tartean dira Arantzazuko proiektuarekin lotutako piezak, eskulturaren irekitze eta desokupazio prozesuekin lotuak, eta baita berrogeita hamarreko hamarkadako azken urteetan landu zituen konklusio obrak ere. Mailegu hau osatzeko, Oteiza Museoaren Artxiboak lagatako dokumentu eta argitalpen ugari izango dira.


