?Non dago Mikel??, FILMINen ikusgai

  • ?Non dago Mikel??, FILMINen ikusgai
zinea.eus

  • DataApirilak 7
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Apirilaren 7tik aurrera, zinema independentea biltzen duen FILMIN plataforman izango da ikusgai Non dago Mikel? film dokumentala. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren ikus-entzunezko kronika egiten du.

Filmak Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2020an, eta zalaparta handiz heldu zen aretoetara 2021eko otsailaren 26an, egun batzuk lehenago publiko egin baitziren Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketa bat jasotzen zuten grabazioak. Bertan, Gomez Nietok Zabalza Intxaurrondo kuartelean torturatuta hil zutela entzun daiteke.

Urtarrilean, Kataluniako TV3 telebista-katean estreinatu zuten, Sense ficció programaren baitan eta 359.000 herritarrek ikusi zuten, %16,1eko ikusle kuota lortuz. Hala,  albistegi edo informazio saioez gaindiko programa ikusiena bilakatu zen.  Bi hiabete beranduago, martxoaren 10ean, Euskal Telebistaren euskarazko kateak emititu zuen.

Guardia Zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren ikus-entzunezko kronika egiten du, dokumental formatuan. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia aldarrikatzen du oraindik.

Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas ‘Pitu’k zuzendutako lana Izar Films eta Ahotsa.info-k ekoitzi dute, garaiko artxiboko materiala eta hildakoaren familiaren eta kasuarekin zerikusia duten pertsonen testigantzak bilduta.

Lauaxeta Saria eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak, eta herriz herriko emanaldiak nazioarteko jaialdietan egindako parte-hartzeekin uztartuz eman dituzte azken hilabeteak. Besteak beste, Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Zinema Jaialdian (FICG) edota Terra Gollut jaialdi kataluniarrean parte hartu du, eta abenduaren 2tik 13ra bitartean ospatu zuten Atlantidoc Urugaiko Nazioarteko Zine Dokumentalaren Festibalaren 15. edizioko irabazle izendatu zuen.

Aurrerantzean, FILMIN plataforman izango da ikusgai.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri