Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: musika (2022)
- DataApirilak 7
- Gaia Musika
(2022/04/08-2022/06/30)
Deskribapena
Xedea
Musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez kontzertu bat ematea dirulaguntzaren xede den sei hilekoan.
Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager…) gastuak onartuko dira eskaeran.
ONDOKOETARAKO EZ DA DIRULAGUNTZARIK EMANGO
a) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
b) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.
c) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako.
d) On line informazio eguneraturik ez duten espazioetan egitekoak diren emanaldiak.
e) Kanpoan geratuko dira hamabi lagun edo gehiagoko birak diruz laguntzeko eskaerak.
Aurrekontuko zuzkidura
140.000
Prestazio ekonomikoa
DIRU BALIABIDEAK
1.- 70.000 euro urtarrilaren 1etik ekainaren 30era burutuko diren Musika Biretarako.
Lehen epean agortzen ez den dirua bigarren epera pasatuko da automatikoki.
2.- Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete. Halere, musika talde bakoitzeko bira bakarra hartu ahal izango da kontuan epe bakoitzean, eta urte osoan jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango ondoko kopuruak baino handiagoa:
- Hamabi mila bostehun (12.500) euro taldeko.
3.- Musika birako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:
- Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren biretarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.
- 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
- 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.
4.- Ez da 500 € baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.
DIRUZ LAGUNTZEN DIREN GASTUAK
1.- Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, artelanen, eszenografiaren edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere bai.
- Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.
2.- Laguntzen zenbatekoak:
a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.
b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat.
Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien %50 baino gehiagokoa izango, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere.
c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo
juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.
e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.
Ordainketa-modua:
Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:
% 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.
% 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.


