Xabier Lizardi Saria - 2022

  • Xabier Lizardi Saria - 2022

  • DataApirilak 4
  • Gaia Literatura

Lana aurkezteko epea 2022ko uztailaren 14an bukatuko da

--

ZARAUZKO UDALA

Kultura Departamentua

41. Lizardi Sariko oinarriak eta aurrekontua onartzea eta deialdia egitea.

Zarauzko Udalak, euskal kulturgintzaren barruan haur literatura sustatu nahirik, 41. Lizardi Saria Haur Ipuin Lehiaketa antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat.

Horrenbestez, Kultura Departamentuak proposatuta zera 

ERABAKI DUT

Lehena.????41. Lizardi Saria haurrentzako ipuin lehiaketaren oinarriak onartzea eta deialdia egitea.

Bigarrena.????2022. urteko aurrekontuan honako gastua onartzea:

— 1 0601.226.99.334.30 2022 (7417): 3.160,00 € (epaimahaikideei ordainsaria eta ilustratzailea).

— 1 0601.480.00.334.30 2022 (7423): 5.500,00 € (lehiaketarako saria).

OINARRIAK

41.
 LIZARDI SARIA

1.????Saria.

Zarauzko Udalak, 41. Lizardi Saria antolatzen du, euskarazko haur literatura sustatzeko.

2.????Baldintzak.

Sariketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte literatur obrek:

— Haurrentzako ipuina izatea, 7-12 urte arteko irakurleentzat.

— Luzera: 22.000-34.000 karaktere bitartekoa izango da.

— Jatorriz euskaraz idatzia.

— Obrak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira.

3.????Aurkezpena.

Lanak DIN A4 neurriko orrietan aurkeztuko da, lerroen artean tarte bikoitza utzita.

Posta bidez:

— Obra bakoitzaren ale bat bidali, orriak zenbakituta.     

— Lanak izengoitiz sinatuko dira. Aparteko gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea, eposta eta telefonoa.

— Ziurtatutako gutuna helbide honetara helarazi:

Lizardi Saria.

Zarauzko Udala - Kultura Departamentua.

Sanz-Enea Kultur Etxea.

Nafarroa Kalea 22 - 20800 Zarautz.

Posta elektronikoz:

kultura@zarautz.eus helbidera bi pdf artxibo bidali, era honetara:

— Ipuina: obraren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia. Adibidez: Itsasoaz beste aldean (Izarloka).pdf.

— Izenemate orria osatu eta sinatuta; pdf dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da, adibidez: Izarloka.pdf.  

4.????Epeak.

— Lana aurkezteko epea 2022ko uztailaren 14an bukatuko da. Behin aurkeztuz gero, parte-hartzaileak ezingo dio lehiaketari uko egin.

— Epaia 2022ko irailaren 30ean jakinaraziko da.            

— Ordainketa 2022ko abenduaren 22a baino lehen egingo da.

— Sari-ematea 2023ko apirilaren 2an izango da.

5.????Epaimahaia.

Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia. 41. edizioko epaimahaian izango dira: Ibon Egaña, Katixa Olaizola eta Castillo Suárez, edo horien ordezkoak.

Zarauzko Udalak idazkari bat izendatuko du, epaileen arteko batzarra deitzeko, erabakia jasotzeko eta irabazleari jakinarazteko.

6.????Epaia.

Zarauzko Udalak 5.500 euro ezarri ditu irabazlearentzat. Saria P.F.E.Z. zergaren atxikipenaz salbuetsita dago.              

Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da. Aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

7.????Argitalpena eta sari ematea.

Idazlearenak dira obraren gaineko eskubideak.

Idazlearen, ilustratzailearen eta argitaletxearen artean argitalpen kontratua sinatu bezain laster, Zarauzko Udalak 1.000 euroz lagunduko du ilustratzailea, liburuaren bikaintasuna sustatzeko. Ilustratzaileari faktura bidez ordainduko zaio.

2022ko irabazlearen liburua 2023ko apirilaren 2an aurkeztuko da Zarautzen, Sari Ematearen egunean.

8.????Saritu gabeko lanak.

Zarauzko Udalak konfidentzialtasun osoz gordeko ditu idazlan guztiak. Epaia ezagutzera eman ostean, deuseztatu egingo ditu saritu gabeko obrak eta hauekin batera iritsitako gutun-azalak.         

9.????Lege barrutia.

Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren idazleek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Zarautz, 2022ko martxoaren 16a.—Xabier Txurruka Fernández, alkatea.        (1838)

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri