Huarteko ekoizpen laborategietan proiektu artistikoak garatzeko Ekoiztu laguntza deialdia
- DataMartxoak 30
- Gaia Ikusizko arteak
Deialdiaren itxiera: 2022ko maiatzaren 12a.
---
Laguntza honen helburua zentroko ekipamenduak erabiltzen dituzten artisten lan-baldintzak hobetzea da, materialak eskuratzea edo zerbitzu tekniko espezifikoak eskuratzea erraztuz, eskaintzen diren baliabideen ahalik eta errendimendu onena lortu ahal izateko.
Proiektuak, azken fasean egon beharko dute eta gutxienez gertuko espazio batean aurkezteko konpromisoa izan behar dute
Laguntza, guztira, 2000 €-koa da, eta proiektu bakoitzari 1.000€ emango zaizkio gehienez.
NORI ZUZENDUA DAGO
Nafarroarekin lotura duen edozein artista edo kolektibori zuzendua.
ZER ESKAINTZEN DA
Proiektu artistikoak garatzeko gehienez 1.000 euro.
Uharte Zentroan lan egiteko lekua, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
Proiektua garatzeko, zentroko taldearen laguntza.
DATAK
Deialdiaren itxiera: 2022ko maiatzaren 12a.
Hautapenaren berri deialdia itxi eta gehienez ere hilabetera emanen da.
Proiektuaren iraupena: Memoria eta justifikazioa 2022ko abenduaren 10ean aurkeztuko dira beranduenez.
FINANTZATU DAITEZKEEN GASTUAK
Laborategien ekipamenduarekin zerikusi zuzena duten gastu suntsikorrak finantzatuko dira. Aurrekontua proiektua osatzeko beharrezkoak diren beste kostu batzuetan ere gastatu ahal izango da (neurri txikiagoan), nahiz eta makinekin zerikusirik ez izan, edo zerbitzu tekniko profesionalak ordaintzeko izan.
Nolanahi ere, kanpoan geratzen dira ordainsari propioak edo zerbitzu teknikoen kategorian sartzen ez direnak, ekipamendu suntsiezina, dietak eta joan-etorriak.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektuak Uharteko Arte Garaikideko Zentroko langileek hautatuko dituzte irizpide haueta oinarrituz:
- Proiektuaren kalitate artistikoa.
- Proposamenaren eta gaiaren interesa Uharte Zentroaren jarduera-ildoei dagokienez.
- Baliabide ekonomikoen eta egutegiaren bideragarritasuna.
- Pertsonaren edo pertsonen esperientzia/kualifikazioa.
- Ez da ezinbestekoa izango baina baloratzekoa izango da proiektua Uharte Zentroko Aldi baterako egonaldietan garatzen egotea, eta hauek behar bezala aprobetxatu izana.
- Ez da ezinbestekoa izango baina baloratzekoa izango da proiektua hurbileko gune batean erakusteko konpromisoa izatea.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko Uharte Zentroko webguneko formulario bete behar da.
- Dokumentu bakarrean eta PDF formatuan (izena_abizena.pdf, 5 mb gehienez) erantsi beharrekoak:
- Proiektuaren laburpena.
- Proiektua (gehienez 2 orrialde). Ekoizpen fasean egon beharko du eta ahalik eta zehatzen adierazi beharko da ekoizpena nola gauzatuko den.
- Proiektuaren ulermena errazteko aurretiko eta/edo proposamenarekin lotutako lanen irudiak (bideoen kasuan, jarri loturak).
- Gutxi gorabeherako kronograma edo lan-egutegia.
- Proiektua egiteko behar diren materialen gutxi gorabeherako gastuen aurreikuspena (zergak barne).
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma.
- Hautazkoa: Tokiko esparruek proiektua erakusteko duten interesa edo konpromisoa bermatzen duen dokumentua.
Kolektiboen kasuan (pertsona bat baino gehiago haien artean forma juridikorik gabe), ordezkari bat izendatuko da Uharte Zentroarekiko harremanetarako.
*GARRANTZITSUA: Ez dira baloratuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Deialdi honetara aurkezteak berarekin dakar oinarri hauek eta konpromiso hauek onartzea:
Proiektua, txostenean azaldu den moduan Uharte Zentroko ekoizpen-laborategiak erabiliz gauzatzea. Aldaketa garrantzitsurik egin behar bada proiektuan, Zentroko arduradunei jakinaraztea ezinbestekoa da.
Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina beste erakunde batzuek proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak ez badira Uharteko Zentroak bere gain hartutakoak.
Hautatutako lanak egilearenak edo egileenak izango dira. Uharte Zentroak programa osoa edo zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du, on line edo paperean, betiere egileak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik sortzen diren agiri guztiak artxibatuko ditu.
Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar editatzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela, esaldi honekin: “Uharte Zentroko Ekoiztu laguntza jaso du”, eta zentroaren logoarekin. Argitalpenaren berri aldez aurretik jakinarazi beharko zaie Zentroko arduradunei.
Amaieran, proiektuaren garapenaren memoria argazkiak eta bideoak barne) eta egindako gastuen justifikazioa (ordainketen fakturak eta egiaztagiriak eta horien azalpen laburra) aurkeztu behar dira.
*GARRANTZITSUA: Bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza hau galtzea ekarriko du.


