Erakusketa ibiltari batek Bilbao Orkestra Sinfonikaren ehun urteko musika jardura errepasatuko du gaurtik aurrera
- DataMartxoak 17
- Gaia Musika
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru Diputatuak inauguratu dute gaur goizean Arriaga Antzokiaren kanpoaldean, eta ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an emandako lehen kontzertuaren oroimenezko plaka estalgabetu dute.
Erakusketa Arriaga Antzokiko Plazan egongo da martxoaren 30era arte, eta jarraian, Bizkaiko Getxo, Barakaldo, Durango, Markina-Xemein, Bermeo, Balmaseda eta Orduña herrietan izango da ikusgai.
Gaurko ekitaldiaz gain, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenaren harira aurreikusitako jarduera-programa zabalaren barruan, kontzertuak, hitzaldiak, hiriko horma-irudi erraldoi baten sorrera eta komiki oroigarri baten argitalpena egingo dira.


