Netflixek euskarazko azpidatzien 200 ordu eta euskarara bikoiztutako edukien 20 ordu gehituko ditu aurten

  • Netflixek euskarazko azpidatzien 200 ordu eta euskarara bikoiztutako edukien 20 ordu gehituko ditu aurten
eitb.eus

  • DataMartxoak 15
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko plataformak 70 lan jarriko ditu euskaraz, galegoz eta katalanez urtea amaitu baino lehen: azpidatzitako edukien 200 ordu eta bikoiztutakoen 20 ordu hizkuntza bakoitzeko.  

Netflixek euskararen, galegoaren eta katalanaren presentzia indartuko du 2022an bere katalogoan, "nazioarteko hainbat telesail eta pelikula azpidatziz eta haurrentzako eta familia osoarentzako zenbait pelikula bikoiztuz".

Estatubatuan konpainiaren hitzetan, 2022an pelikula eta telesailen 600 ordu azpidatzi eta haurrentzako pelikulen 60 ordu bikoiztuko dituzte euskaraz, galegoz eta katalanez, 200 ordu azpidatzi eta 20 ordu bikoiztu hizkuntza bakoitzeko.

"Ez da nahikoa"

EITB Mediak Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz elkarteko kidearekin hitz egin du, eta haren hitzetan Netflixek eman du pauso bat, bai, baina "ez da nahikoa". "10 edo 15 pelikula bikoiztuko dituzte, % 0,05etik % 0,5era pasa liteke hizkuntza hauen presentzia plataforman, horren ondorioz, baina hori oso gutxi da".

Aginagalderen ustez, Ikus-entzunezkoen estatu lege berriak zerikusia izan du Netflixen erabakian, baita ekimenen jarduerak ere.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri