"Non dago Mikel?" filma emango du ETBk, martxoaren 10ean
- DataMartxoak 7
- Gaia Arte eszenikoak
Non dago Mikel? (2020) dokumentala Euskal Telebistaren euskarazko katean emango dute, martxoaren 10ean, 22:30etik aurrera. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren ikus-entzunezko kronika egiten du.
Filmak Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2020an, eta zalaparta handiz heldu zen aretoetara 2021eko otsailaren 26an, egun batzuk lehenago publiko egin baitziren Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketa bat jasotzen zuten grabazioak. Bertan, Gomez Nietok Zabalza Intxaurrondo kuartelean torturatuta hil zutela entzun daiteke.


