MIN Sariak 2022: bokatzeko epea zabalik

  • MIN Sariak 2022: bokatzeko epea zabalik

  • DataMartxoak 7
  • Gaia Musika

Epea zabalik martxoaren 158era arte.

--

Zabaldu dute Musika Independientearen MIN sarietako hautagaiak bozkatzeko epea. Martxoaren 15era arte bozkatu ahalko du entzulegoak, eta ondoren jakinaraziko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko 15 artista edo talde bozkatuenak. Ondoren, adituen epaimahaiak alor bakoitzeko bost finalista hautatuko ditu, eta sari banaketa apirilaren 27an egingo da, Iruñean.

Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Saria eskuratzeko lehiatuko dira Eneritz Furyak, Amak, Bulego, Chill Mafia, Estitxu, Ezpalak, Gaur, Huntza, Idoia, Ibil Bedi, Jon Maia, Joseba Irazoki eta Lagunak, Maite Larburu, Lur Jota, Lukiek, Liher, Laukatu, Olatz Salvador eta Txiki Handia Zara. Hauek, gainera, beste kategoeria ugaritarako ere badira hautagaiak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri