Iratxeko Monasterioaren aldi baterako itxiera martxoaren 11ra arte luzatuko da
- DataMartxoak 4
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
‘Vampire Academy’ telesailaren grabaketa luzatu denez gero, monumentuak martxoaren 12ra arte, larunbata, ez die ekingo berriro bisitei.
Iratxeko Monasterioak martxoaren 9, 10 eta 11ra luzatu du bere bisita publikoen aldi baterako etenaldia, eta martxoaren 12an, larunbata, berrekingo ditu. Vampire Academy seriearen ekoizpenari zor zaio aldi baterako itxiera hau; izan ere, hasiera batean otsailaren 18tik 27ra bitartean egitea aurreikusita zegoen, baina filmaketa egun gehiago luzatu behar izan da.
Martxoaren 12tik Aurrera, Monasterioko bisita-programari ekingo zaio berriro, ohiko ordutegian: asteazkenetik igandera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara (udan, 19:00ak arte).


