Donostia Kultura - 2021eko memoria

  • Donostia Kultura - 2021eko memoria

  • DataMartxoak 4
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Donostia Kulturak 2021eko Memoria publikatu du. Ez da urte normala izan, eta kultur ingurunearekin izandako konpromisoa nabarmendu dugu, 5 milioi euro inbertitu baitira zuzenean sorkuntza babesteko, batez ere bertako sorkuntza..

Donostia Kulturak oso emaitza onekin burutu du urteko ekitaldia: 103.776 sarrera saldu dira ikuskizunetarako, eta milioitik gora lagun hartu ditu bere zentroetan.

Bestalde, erakundeak bere kultur komunitatea hobeto ezagutzeko eta indartzeko baliatu du urtea. Dagoeneko 112.832 dira DKren bazkideak (2020an baino 2.800 gehiago), eta Gipuzkoako klubik handiena osatzen dute.

Batez ere hiru esparrutan nabarmendu da arrakasta:

  • Kultur etxeek 661.836 bisita izan dituzte, eta 5.000 jardueratik gora, non 187.303 lagunek hartu baitute parte. Gainera, 807 ikastaro eskaini dira, eta 7.000 lagunek baino gehiagok eman dute izena haietan.
  • Donostiako Liburutegi Sarean ere nabaria izan da nola itzuli den bere onera, 399.983 mailegu egin eta 531.723 bisita izan baitituzte.
  • Azkenik, biribila izan da San Telmoko bi erakusketen arrakasta: Bidaiarik luzeena. Lehen bira munduari izenekoa, zeinak 25.000 bisitatik gora izan baititu, eta Museoak berak ekoitzitako Baginen bagara.

Alegia, Donostia Kultura indarturik sartu da 2022. urtean, bere ahal osoan, gure ingurunearen kultur bultzi bihurturik.

Ezagutu eta jaitsi: Memoria 2021

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri