Antzerkigintza Berriak 2023

  • Antzerkigintza Berriak 2023
    Galder Sacanell-en 'La celda sin noche', 2023ko dFERIAN. ©Gorka Bravo

Helburua dramaturgo berriei eta beste arte-arlo batzuetatik etorrita (literatura, zinema…) sorkuntza eszenikoan barrendu nahi dutenei antzerki-mundurako sarbidea erraztea da.  Gasteizko Teatro Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak sustatu dute ekimen hau. 

Izena emateko epea gaur, urriak 2,  ireki da eta urriaren 31n amaituko da. Hautaturiko pertsonek, gehienez ere zortzi, obra dramatiko bat garatu beharko dute bost hilabetean, arte eszenikoetako profesionalen gidaritzapean. Laborategi horiek 2024ko otsaila eta apirila bitartean egingo dira.

Hautaturiko pertsonek 3.300 €-ko diru-laguntza bat izango dute, proiektuan jardutearen eta laborategietako dieten truke.

OINARRIAK (PDF - 758 KB)


  • Epea 2023(e)ko Urriak 2(e)tik 2023(e)ko Urriak 31(e)ra
  • EntitateaPrincipal Antzokia, Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.