Materialak bidaltzeko azken eguna 2022ko maiatzaren 1a da
-----
1/ PARTE-HARTZEA
Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira.
Lehiatuko diren film laburrak, orain arte sariketa honetan aur keztu gabekoak izango dira.
Lanen eskubideak dituzten pertsonek aurkeztu ahal izango di tuzte; edo haien ordezkaritza-ahalmena dutenek.
2/ BALDINTZAK
Proiekzio-formatua digitala izango da:
- .MOV - Apple ProRes 422 (HQ)
- MPEG-4. H264
- Audio AAC
Piezek ez dute 20 minutu baino gehiago iraungo, kredituak bar ne. Ezinbestekoa da gaztelaniazkoak ez diren film laburren bert sio originalak, hizkuntza horretan azpititulatuta aurkeztea. Le hiaketara obrak aurkezten dituzten pertsonak arduratuko dira,
obra horiek eragingo dituzten egile eskubideak ordaintzeaz.
3/ ONLINE IZENEMATEA
Film laburrak plataforma honen bitartez bidali ahal izango dira soilik: www.filmfreeway.com
Materialak bidaltzeko azken eguna 2022ko maiatzaren 1a da. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira hautatutako guztiekin, proiekzio artxiboa eskatzeko. 2022ko ekainaren 17a izango da, proiekzio artxiboa (goian adierazitako zehaztapen teknikoekin) bidaltzeko azken eguna.
4/ PROIEKZIOA
Hautatutako pelikulak jaialdiaren katalogoan eta web ofizialean agertzen diren ordu eta tokietan erakutsiko dira: www.animadeba.com
Jaialdia ospatu bitartean, antolatzaileek, egoki iritzi bezain bes tetan erakutsi ahal izango dituzte hautatutako pelikulak jendau rrean. Hori dela eta, hautatutako piezen eskubideak dituztenek, laga egingo dituzte euren pelikulak jendaurrean erakusteko es kubideak, inolako kosturik gabe, jaialdiak irauten duen bitartean.
Sail Nagusian hautatutako 10 film laburrak azpititulatu egingo dira euskarara eta Filmazpit katalogoaren parte izango dira 3 urtez. Filmazpit ekimenaren programazio guztiak kultur izaera izango dute, irabazi asmorik gabekoak eta sarrera doan izan
go dutenak. Bertsio originalean eta euskarara azpititulatuta, eta formatu bideografikoan baizik ez dira emango (dvd, blu-ray edo artxibo digitala).
Film laburraren eskubideen jabe denak baimena ematen dio Jaialdiari eta Filmazpit-i film laburra Filmazpit egitarauaren ba rruan erakusteko, baimena emateko sinaduraren datatik hasita. Proiekzio epearen ondoren, zintak Euskadiko Filmategiaren ar txiboetan geratuko dira.
5/ HAUTAKETA BATZORDEA ETA EPAIMAHAI OFIZIALA
Hautaketa batzordea izango da Sail Nagusian parte hartuko du ten lanak aukeratuko dituena. Batzorde hori ikus-entzunezkoen arteetan dabiltzan profesionalek eta antolatzaileek osatuko dute.
Epaimahai ofiziala izango da sariak emango dituena. Epaimahai hori zinema, kultura eta komunikazio arloetako profesionalek osatuko dute; han hartutako erabakia apelaezina izango da.
6/ SARIAK ETA GARAIKURRAK
— 6.1/ SAIL NAGUSIA
Sail Nagusian parte hartzeko aukeratzen diren lanek 500 euroko saria jasoko dute hautatuak izateagatik. Zenbateko hori behin jaialdia amaitu eta gero ordainduko da, faktura bidez.
Kopuru horri dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio, Jaialdiko antolakuntzak ordainketa egiteko unean indarrean dagoen le- gediak zehazten dituenak, eta, beti, aipatutako sarien esleipen ekonomikoan sartuta daudela ulertuko da.
Hautatutako film laburren zuzendariek, proiekzio egunetan jaial- dira etortzeko konpromisoa hartzen dute eta, etortzerik ez ba- dute, taldeko norbait agertu beharko da haien ordez (ahal izanez gero, hobe, produktorea eta/edo gidoilaria). Inork ezingo balu bertaratu, 150 euro jasoko dira hautatua izateagatik.
Hautatutako film labur guztiek jaso ahal izango dituzte Jaialdiko garaikurrak.
• Film laburrik onena — Trofeoa
• Gidoirik onena — Trofeoa
• Ikuslearen saria — Trofeoa
Euren ondorengo proiekzioetan, Animadeba Film Laburren Jaial- dian jasotako garaikurraren aipamena egiteko konpromisoa hart- zen dute saridunek.
— 6.2/ ZUZENDARI BERRIAK UPV-EHU SAILA
Zuzendari Berriak UPV-EHU Sailean aukeratutako filmek 50 euro jasoko dituzte hautatua izateagatik eta Zuzendari Berriak UPV EHU saria- diploma + 300 euro jasotzeko aukera izango dute.
— 6.3/ PANORAMA SAILA
Panorama Sailean parte hartzen duten filmek 50 euro jasoko dituzte hautatua izateagatik.
7/ KATALOGOA ETA DOKUMENTAZIOA
Katalogo ofizialerako, programazio gidarako eta web orrirako jaialdiak eskatutako dokumentazioa (laburpena, biofilmografia, fitxa artistiko eta teknikoa, zuzendariaren eta pelikularen argaz- kiak, trailerrak eta bestelako ikus-entzunezko materialak) online izen-emate-inprimakitik hartuko dira; izen-emate orria 2022ko maiatzaren 1a baino lehen egon beharko da beteta. Material gehiago behar bada, Jaialdiak eskatuko du 2022ko ekainaren 17a baino lehen entrega dadin.
8/ EGILE ESKUBIDEEI BURUZ
Antolakuntzak onartu egingo ditu lehendik sortuta dauden irudi eta/edo soinuak erabiltzen dituzten lanak.
Antolakuntza ez da hirugarrenekiko eskubide originalen erant- zule egingo; horiek, oso-osorik, parte-hartzailearen erantzuki- zunpean geratzen dira.
9/ OINARRIEN ONARPENA
15. Animadeba Debako Animaziozko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan pelikula bat inskribatzeak, honako parte-hartze oi- narriak onartu eta betetzea dakar.
Oinarri hauetan jaso gabeko edozein egoera gertatzen bada, Ani- madeba Jaialdiaren Antolakuntzak bideratuko du.


