Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte 'Maixabel' pelikulan egindako lanagatik

  • Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte 'Maixabel' pelikulan egindako lanagatik
eitb.eus

  • DataOtsailak 14
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

'Maixabel' filmaren arrakasta Blanca Portillok eskuratu duen emakumezko aktore onenaren sariarekin borobildu da. Kiko de la Rica bilbotarra eta Jorge Guerricaechevarria ere sarituak izan dira.

Maria Cerezuela aktore gasteiztarrak eta Urko Olazabal aktore bilbotarrak Goya sariak eskuratu dituzte Valentzian ospatu den ekitaldian. 'Maixabel' filmean Maixabel Lasaren alabaren paperean egindako lanagatik eman diote Cerezuelari emakumezko aktore berri onenaren saria, eta film horretan ETAko kide baten paperean egindako interpretazioagatik jaso du Olazabalek bigarren mailako gizonezko aktore onenarena.

Kike de la Rica bilbotarrak, berriz, argazki zuzendari onenaren Goya lortu du 'Mediterraneo' filmean egindako lanagatik, eta Jorge Guerricaechevarriak egokitutako gidoi onenarena.

Cerezuelak pelikularen protagonista nagusiaren inspirazio den Maixabel Lasarentzat izan ditu lehenengo esker oneko hitzak, hau da, ETAk hildako Juan Mari Jaureguiren alargunarentzat. "Aingeru bat zara eta asko zor dizugu mundu guztiak", adierazi du.

Aktoreak Adam Nourouren eskutik jaso du saria. Iazko gizonezko aktore berri onenaren sariduna da Nourou.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri