"Sormenerako politikak bir|pentsatzea ? Kultura ondasun publiko global gisa planteatzea"
- DataOtsailak 9
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
UNESCOren Munduko Txostena, Sormenerako politikak bir|pentsatzea – Kultura ondasun publiko global gisa planteatzea, Kultura-adierazpenen aniztasuna babesteko eta sustatzeko 2015eko konbentzioaren ezarpenaren jarraipena egiteko serie baten hirugarren edizioa da. Mota horretako txosten bakarra denez, kultura- eta sormen-sektoreen egoeraren ikuspegi globala ematen du, mundu-mailan sortzen ari diren joerak agerian uzten dituzten datu berri eta argigarrien bidez. Era berean, hainbat gomendio proposatzen ditu hemendik 2030era eta harago mundu jasangarria ahalbidetuko duten sormen-ekosistemak sustatzeko politikak gauzatzeko.


