Europa Creativak aurrekontua handitu du kultura- eta sormen-sektoreei laguntzeko
- DataUrtarrilak 21
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
2022rako, Europa Sortzaileak 385,6 milioi emango ditu, hau da, iaz baino ia 100 milioi gehiago, kultura- eta sormen-sektoreei laguntzeko.
Europako Batzordeak Europa Sortzailearen 2022rako Work Programme programari heldu dio eta 2022ko otsailean laguntza garrantzitsuen deialdia irekiko du. Europa Sortzaileak 385 bat milioiko aurrekontua du, hau da, 2021ean baino ia 100 milioi gehiago, sormen- eta kultura-sektoreetako bazkideei ematen dien laguntza sendotzeko , COVIDaren krisiaren ondoriozko erronkei eta mundu-milan hazten ari den lehiari behar bezala erantzute aldera.
Jarraian, laguntza horien bidez babestuko diren ekintzak aurkezten ditugu:
MEDIA:
- Audience: Europa Sortzailea MEDIAk laguntza berriak emango ditu jaialdien sareetarako, 2021ean banakako jaialdiei emandako laguntza osatzeko. Programak Europa Cinemas sareari, VoD sareei eta Europako filmak banatzeko estrategia paneuroparrei laguntzen jarraituko du.
- Business: MEDIA 360 eskema berria zabalduko da 2022an, industriaren foro garrantzitsuenen barruko sinergietan oinarrituta, eta laguntza berritu egingo da talentu eta gaitasunetarako, merkatu eta networkingerako, film banatzaileentzat, salmenta-agenteentzat eta tresna berritzaile edo negozio-tresnetarako.
- Content: Laguntza emango da berriro bideojokoak eta murgilketa-edukiak garatzeko. Europa Sortzaileak jarraituko du laguntza ematen ikus-entzunezko proiektuak batera garatzeko, slates-ak (ikus-entzunezko proiektuen paketeak) garatzeko, eta mini-slates-ak (ikus-entzunezko proiektuen pakete txikiak) garatzeko; bai eta telebista eta plataforma digitaletarako edukiak ekoizteko ere.
- Policy and communication: Elkarrizketa arautzaile baten eta datu eta joeren azterketa partekatu baten bidez, Europa Sortzaileak Europako ikus-entzunezkoen politika holistikoa sustatu nahi du, eta, horretarako, Ikus-entzunezkoen Europako Behatokiaren eta ikus-entzunezko bitartekoen zerbitzuak arautzen dituen Europako taldearen laguntza izango du. Programaren asmoa da, batetik, ikus-entzunezkoen sektoreko agenteei kontsulta egitea European Film Forum -en bidez, eta, bestetik, audientzietara iristea LUX Audience Award -en bidez.
- Media Invest: MEDIAk kapitala inbertitzeko plataforma bati (equity) lagunduko dio, MEDIA funtsak eta InvestEU funtsak batuta, ikus-entzunezkoen sektorean inbertsio pribatuak bermatzeko.
Cross Sectoral:
- Creative Innovation Labs: Europa Sortzaileak jarraitu egingo du hainbat sektoreren bidez edukiak sortu, banatu eta sustatzeko ikuspegi berritzaileei laguntzen, eta horrek lagundu egingo du, halaber, New European Bauhaus-en helburuak betetzen.
- News Media Sector: Journalism Partnerships deialdi berriak eraldaketarako edo/eta lankidetzarako kazetaritza-proiektuak izango ditu ardatz, Europako komunikabideen sektoreari jasangarriagoa eta erresilienteagoa izaten laguntzeko.
- Media Freedom eta Media Literacy: 2022an, Europa Sortzaileak laguntza egonkorragoa emango du aniztasuna eta askotariko bitartekoen ingurunea sustatzeko.


