Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak, Gure Ahotsak kontzertuan

  • Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak, Gure Ahotsak kontzertuan
eitb.eus

  • DataUrtarrilak 13
  • Gaia Musika

Martxoaren 7an, Victoria Eugenia antzokiak hartuko du emakume musikarien lana balioesteko asmoz antolatutako gaualdia.

Donostia Kulturak duela lau urte abiatu zuen Gure Ahotsak musika ekimena, "emakume musikarien lana balioesteko helburuz", eta aurten, martxoaren 7an, berriz oholtzaratuko ditu, xede horrekin, Ainara LeGardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak.

Martxoaren 7an izango da kontzertua, Victoria Eugenia antzokian, 19:30etik aurrera, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat.

2019ko emanaldian, Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setien eta Izaro aritu ziren; 2020koan, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren eta Belako izan ziren oholtzan; iazkoan, berriz, Idoia, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri