Angélica Moralesen "Mi padre cuenta monedas" lana, Gabriel Celaya V. Poesia Sariaren irabazle
- DataUrtarrilak 12
- Gaia Literatura
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, Gabriel Celaya (Hernani 1911 – Madril 1991) poeta gipuzkoar handiaren oroimenari eusteko asmoz, 2011. urtean bere izena daraman sari hau sortu zuen, jaio zeneko mendeurrenean, bai eta nazioarteko Xabier Lete Euskarazko Poesia Saria ere, bi urtez behin iraun nahi duena.
Tal y como se recoge en las bases, el ganador recibirá 10.000 euros, un elemento artístico acreditativo realizado por el escultor Leopoldo Ferrán, así como la publicación de la obra premiada en una edición esmerada por una editorial de prestigio en la edición de poesía.
Oinarrietan jasotzen den bezala, irabazleak 10.000 euro jasoko ditu, Leopoldo Ferrán eskultoreak egindako elementu artistiko egiaztatzaile bat, eta poesiaren edizioan ospe handia duen argitaletxe batek egindako edizio batean saritutako lana argitaratuko du.
Gabriel Celaya Nazioarteko V. Poesia Sariaren epaimahaiak –Amalia Iglesiasek, Carlos Aurtenetxek, Jon Obesok, Esther Ramonek eta Jose Luis Padrónek osatua– erabaki du Gabriel Celaya Nazioarteko V. Poesia Saria Mi padre cuenta monedas izenburua daraman lanari ematea erabaki du. Dagokion gutun-azala ireki ondoren ikusi da lan horren egilea Huescako Angelica (Maria Angeles) Morales Soriano dela.
Gabriel Celaya sariaren bosgarren edizio honetan 756 lan aurkeztu dira lehiaketara.
María Ángeles Morales Soriano (Teruel, 1970eko abuztuaren 14a) espainiar idazle, aktore eta antzerki zuzendaria da. 2017an, Mujeres rotas eleberria Planeta Sariko hamar finalisten artean gelditu zen.
"Gabriel Celaya 2021 Nazioarteko V. Poesia Saria jaso izanak, niretzat ustekabea eta alaitasun ikaragarria suposatzeaz gain, emozioz bete nau nire izena Gabriel Celaya izeneko poetaren izenarekin lotu izanak. Poeta hori beti dago nigan, eta oso ausarta eta egia hutsa da. Eta poesia hori da guztiaren gainetik: salaketa, egia eta sentimendua. Eskerrak eman nahi dizkiot epaimahaiari nire lanean izan duen konfiantzagatik eta, nola ez, Gipuzkoako Foru Aldundiari poesiaren aldeko apustua egiteagatik" azaldu du Angélica Moralesek.
Antzerkia eta zinema
Morales Antzinako Historian lizentziatua da Valentziako Unibertsitatean, Idazkera Hieroglifikoan diplomatua Valentziako San Vicente Ferrer Teologia Fakultatean, eta Arte Dramatikoan diplomatua Valentziako Aktore Eskolan.
Gaztetan, Valentziako bigarren hezkuntzako institutuetako antzerki talde batzuetan parte hartu zuen. 1988an, Teatraco Teatro konpainian sartu zen Vicente Villanueva, Rafael Villalón, Maite Torres, Ramón Sáez eta Marta Belenguer aktoreekin batera, besteak beste, eta konpainia horrek antzeztutako zenbait obratan parte hartu zuen.
Ondoren, bere konpainia sortu zuen –La mujer básica– eta harekin hainbat lan egin eta zuzendu ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Más sola que la una, Moralesek berak idatzi eta zuzendua. Moralesek 1999an emakumezko aktore onenaren saria eta muntaia onenaren bigarren saria jaso zituen Logroñon egindako Poltsikoko Antzerki Lehiaketa Nazionalean, eta 2000. urtean emakumezko aktore onenaren saria, Foyoseko Antzerki Jaialdian (Valentzia).
Donas Móviles konpainiako kide ere izan da, eta Zaragozako Unibertsitateko En Obras Antzerki Taldea zuzendu du.
Zinemari dagokionez, Vicente Arandaren Celos(1999) eta Juana la Lóca (2001) film luzeetan parte hartu du errepartoko aktore gisa. Halaber, aktore protagonista izan da zenbait film labur eta ertainetan, hala nola Victor Lope Salvadorrek zuzendutako Amante (1989) edo Franziska Löweren (Berlingo Zinema Eskola) A la deriva (2009) filmetan.
Literatura
2006an hasi zen literatura lantzen Benedicto XIII, el papa Luna: El hombre que fue piedra biografia nobelatuarekin.
2011n argitaratu zuen lehen poema liburua –Desmemoria–, Aragoiko Gobernuak ematen duen Miguel Labordeta Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuena, eta 2012ko poema liburu onenaren Ausias March sariaren finalistetako bat izan zena. Orduz geroztik poesia landu du nagusiki, eta hainbat sari jaso ditu.
Literatura sariak
- Miguel Labordeta Nazioarteko Poesia Lehiaketa (2011)
- Kanaria Handiko Las Palmas Hiriko Nazioarteko Poesia Lehiaketa (2013)
- Ángel Ganivet IX. Literatur Lehiaketa (2015)
- Ciudad de Alcalá XLVIII. Poesia Lehiaketa (2017)
- Vicente Núñez XVII. Poesia Lehiaketa (2017)
- 42 Premi Vila de Martorell (2017)
- Mario López poeta Nazio mailako XXVII. Poesia Lehiaketa (2019)


