Laurogei sarrera eta 103 azpisarrera berri gehitu dira Orotariko Euskal Hiztegian
- DataUrtarrilak 11
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
OEH eguneratu du Euskaltzaindiak: 14. 600 adibide egituratu dira TEI delako testu-kodeketaren arabera, adibidetegian kontsultak egiteko aukera zabalduz, eta 80 sarrera eta 103 azpisarrera berri gehitu dira.
Horrez gain, Santiago Onaindiaren Santa Teresa Eliz-Irakasle liburua osorik hustu da, bertako adibideak aukeratu eta OEHn txeratu direla. Lizarraga Elkanokoaren Jesukristo, Maria eta Santuen Bizitzak liburuko adibideak ere sartu dira.


