Bilboko Musika Bandak Orkestra Zuzendaritzako VI. Topaketen amaierako kontzertuarekin hasiko du 2022a

  • Bilboko Musika Bandak Orkestra Zuzendaritzako VI. Topaketen amaierako kontzertuarekin hasiko du 2022a
Bilboko Udala

  • DataUrtarrilak 11
  • Gaia Musika

  • Emanaldia ostiral honetan izango da, urtarrilaren 14an, 18:30ean, J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
  • Guztira 51 pertsonek eman dute izena, Portugal, Herbehereak, Suitza, Italia eta Austria bezalako herrialdeetatik zein Kanariar Irlak, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa, Madril, Balear Irlak, Galizia, Kantabria, Murtzia, Nafarroa, Extremadura, Aragoi eta Euskadiko autonomia-erkidegoetatik etorritakoak.
  • Urtarrilaren 11tik 14ra bitartean egiten ari den ikastaroa, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplanak zuzentzen du eta Douglas Bostock maisu britainiarrak ere parte hartuko du ekimenean irakasle gonbidatu gisa.

Seigarren urtez jarraian, Bilboko Udal Musika Bandak, Bilbao Musikak antolatutako Orkestra Zuzendaritzako VI. Topaketen amaierako kontzertuarekin emango dio hasiera urte berriari. Aurreko edizioen arrakastaren ondorioz, finkatutako ekimen erreferentea bihurtu da, bai Estatu mailan, bai nazioarte mailan.

Programaren helburua orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea da eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri