"918 gau" filmak Latexos saria jaso du Novos Cinemas jaialdian

zinea.eus

  • DataUrtarrilak 5
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Arantza Santestebanen dokumentalak Latexos saria jaso du Novos Cinemas Pontevedrako Zinema Jaialdian. Abenduaren 14tik 19ra ospatu dute, eta beste 23 zuzendari berrien lehenengo edo bigarren pelikulekin batera aritu da.

Ibilbide polita egiten ari da zinemagile nafarraren film intimo eta esperimentala. Izan ere, DOC Lisboa – Lisboako Dokumentalen Jaialdiko Grande Prémio Cidade de Lisboa saria irabaziz eman zion hasiera zinemaldien zirkuituari. Portugalen hasitako bideak ez du etenik izan, Italian ere bere lana saritu zuten.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri