Zupiria: "Herritarrek Gobernuak pandemian egindako kudeaketari jarritako notak erakundeengan duten konfiantza aitortzera eta eskertzera behartzen gaitu"

2021-03-12

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadi-ko “Boulevard” saioan. Bertan, besteak beste, pandemia, EITB Focus inkestaren emaitzak eta Erregearen Koparen finalaren osteko ospakizun posibleak izan ditu hizpide.