'Zibersegurtasuna: gure ekintzen erantzukizuna geure gain hartzeko erronka' aurrez aurreko ikastaroa

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Zibersegurtasuna: gure ekintzen erantzukizuna geure gain hartzeko erronka' aurrez aurreko ikastaroa. Ane Martínez Reciok emango du ikastaroa, Internet eta tresna digitaletako aholkularia, prestakuntza, gaikuntza eta coaching teknologikoan trebatutako aditua da Ezberdin-en, Digitalde-n eta Aiara Valley-n. 

Programa honen helburu nagusia da mundu digitalean egungo arrisku eta mehatxu nagusiak zein diren ezagutzea eta horiei aurre egiteko moduaren eta giza faktoreak arrisku horietan duen funtsezko erantzukizunaren inguruan gogoeta egitea.

Helburuak

  • Bertaratuko direnek beraien aurka erabil daitezkeen eraso-teknika desberdinei buruzko informazioa izatea eta ezagutzea, funtsezkoa baita garaiz antzemateko eta etorkizuneko arazoak saihesteko.
  • Gazteekin lan egiten dutenei baliabide praktikoak ematea, ikuspegi seguru batetik lagun egin diezaieten (erasoak garaiz antzemateko eta etorkizuneko arazoak saihesteko).
  • Erabilera txar batek edo egungo arriskuak ez ezagutzeak ekar ditzakeen balizko ondorioen berri izatea.
  • COVID-19ari loturiko zibermehatxuei buruzko sentsibilizazioan arreta jartzea.

Bete behar den formularioa izena emateko. Epea apirilaren 15etik 22ra

Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELERAZ izango da.

Noiz eta non:

  • Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2021eko maiatzaren 5ean, 12an eta 19an
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2021eko apirilaren 15etik 22ra

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko apirilaren 15ean indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2021eko apirilaren 15etik 22ra
  • Ikasle kopurua: 12 lagun

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da. 

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.