Vital Fundazioa erakusketa-zentroan ikusgai 2020an eta 2021ean Irudika egotaldi artistikoetan egindako lanak

Argitalpen-data: 

expo_IRUDIKA_erakusketa.jpg

Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak Irudika ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak 2020 eta 2021 urteetako egotaldi artistikoetan egindako lana biltzen duen erakusketaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean.

Lehen aldiz, pandemia dela eta, artistek urrutitik egin dute lan, Irudika 2021 irudia sortu duen prozesu partekatu baten bitartez. Erakusketak 2020ko Egotaldien lana berreskuratu du, iaz ezin izan baitzen erakutsi pandemiaren ondorioz. Era berean, Uruguaiko Kultura Ministerioaren Ilustrazio Sari Nazionalaren VII. Katalogoan argitaratutako zenbait pieza ere bildu ditu erakusketak, izan ere, Irudikak, agente gonbidatu gisa, lau artistaren ilustrazioak aurkeztu zituen bertan. Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da ikusgai, eta sarrera doakoa da.

Maiatzaren 2ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan. Informazio gehiago hemen