Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 1.770.000 euro bideratu ditu hiriko merkataritza-lankidetza, -dinamizazio eta -lehiakortasuneko estrategiak bultzatzeko Hirigune programara (Gobernu Bilera 2021-7-27)

fotoconsejo.jpg

2021-07-27

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Hirigune2021 programaren deialdia onartu du. Programa horrek 1.770.000 euroko zuzkidura du, eta hiriko merkataritza-lankidetzako eta -dinamizazioko zonako estrategiak garatzeko da.

Programa honen helburuak merkatarien elkarteen jarduera sustatzea da, COVID19ren osasun-krisia arintzeko eta merkataritza-sektorea suspertzen lagunduko duten hiriko merkataritza-lankidetza, -dinamizazio eta -lehiakortasuneko zonako estrategiak indartu eta bultzatzeko.

Udalerriko hiri-ekonomia garatzen laguntzen duten proposamenek eta programek jasoko dute laguntza. Lehentasuna emango zaie tokiko merkataritza-jarduerari eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuei, betiere Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Plan Estrategikoan ezartzen diren dinamizazio- eta sustapen-jarraibideekin bat etorriz. Era berean, lehentasunezkotzat jotzen dira tokiko eremu bakoitzeko merkataritza biziberritzeko plan berezietan jasota dauden ekintzak. Diruz lagun daitezkeen jarduerak ildo hauen barruan sartuko dira lehentasunez:

- Hurbileko merkataritza dinamizatzera bideratutako azterlanak.

- Hurbileko merkataritzari laguntzea.

- Digitalizazioa eta teknologien erabilera.

- Konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza.

Programa honen onuradunak merkatarien elkarteak eta eremu zonaleko elkarte mistoak dira.

Edizio honetan, programaren deialdiaren agindua modu integralean berrikusi da, eta oinarriak eguneratu dira Pandemia COVID19 programaren egungo egoerara egokitzeko.