Tapiak Tubacexeko zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen arteko balizko akordioa baloratu du

2021-07-21

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak gaur goizean Tubacexeko zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen arteko balizko akordioa baloratu du.

Tapia sailburuak azpimarratu duenez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egin duen gauza bakarra "behatzea, baloratzea eta konponbidea bilatzen saiatzea da, ez du bitartekaritza lanik egin", bitartekaritza beste sail bati baitagokio. "Irtenbide posible baten esplorazioa da hau", gaineratu du.

Gainera, egoera konpontzeko batzordearen eta enpresako zuzendaritzaren arteko elkarrizketa eta negoziazioa behar direla esan du.