Tapiak Basque Green Dealen ildo nagusiak azaldu dizkie Ingurumenerako Aholku Kontseiluari eta Ingurumen Batzordeari

Argitalpen-data: 

  • Arantxa Tapia sailburua gaur goizean bildu da Ingurumenerako Aholku Kontseiluarekin eta Euskadiko Ingurumen Batzordearekin, Basque Green Dealen ildo nagusiak azaltzeko
  • Euskadin ingurumenaren arloan diharduten administrazio publikoen parte-hartzea eta koordinazioa bultzatu nahi dira, baita interes sozial eta ekonomikoak ordezkatzen dituzten sektoreenak ere, ingurumen-politika lantzeko, kontsultatzeko eta haren jarraipena egiteko
  • Gaur landutako gaien artean, honako hauek dira nabarmenenak: Euskadiko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Estrategia, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana, Ingurumenaren Ikuskapen eta Kontrolerako, Lurzoruaren Babeserako, eta Erosketa Berderako programak edo ingurumen-laguntzak.