Sorkuntza lantegien jarduna bultzatzeko diru-laguntzak gaurtik apirilaren 19ra bitartean eskatu ahal izango dira

Argitalpen-data: 

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 560.000 euro bideratuko ditu 2021. urtean praktika kulturalak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako diru laguntzetara. Asmoa sorkuntza artistikoan espezializatutako zentroak sustatzea eta berrikuntza, diziplinartekotasuna eta alde anitzeko elkarrizketa oinarri dituen sormen eta ekoizpen eremu bat bultzatzea da, beti ere, norbanakoaren eta kolektiboaren sormena, trebetasunak eta talentua, eta ideia eta potentzialtasunen transmisioa berrikuntza inguruetan abiapuntutzat hartuta. 

Diru-laguntza jasoko duten proiektuak kultura-sektoreren bati lotuak egon beharko dira, besteak beste, ikusizko arteak, zinea eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika, bertsolaritza edo eta arte plastikoak. 

Laguntzak gaurtik, martxoak 19, apirilaren 19ra bitartean  eskatu ahal izango dira. Proiektu bakoitzak gehienez 120.000 euroko laguntza jasoko du, beti ere, proiektuaren aurrekontuaren %70 gainditzen ez badu.

Iazko deialdian guztira 6 proiektuk jaso zuten diru-laguntza. Honakoak izan ziren: Honakoak izan ziren: Artiatx, Bitamine Faktoria, La Galería y El Micelio, Consonni, Garaion Sorgingunea eta Kulturaz – Dinamoa.