Usteen arabera hilabete honetan irekitako prozesua abenduan amaituko da, `Sarekin Week´ ekimenaren II. edizioarekin.
Laespada: Inor atzean ez uzteko bermea, inor kanpoan ez uzteko.
Riol: Ekintzailetzaren Astea Bizkaiko komunitate ekintzailearen erreferentzia gisa finkatu nahi dugu.
Bizkaiko foru-erakundeek ekintzailetzaren inguruan sortutako Sarekin Sareak, eragileen ekosistemak, osoko bilkura presentziala egin du ostegun honetan Bilbon elkarlaneko ekosistemen garapenean sakontzeko prozesuaren barruan. Helburuetako bat Sare horren beharrak eta elkarguneak, indarguneak eta ahalmenak identifikatzea da eta, aldi berean, eragileak Sare horren inguruan mobilizatzea.