Sarbide probetarako izena emateko epea zabalik du Dantzertik

2021-05-14

  • Maiatzaren 21era arte izango da zabalik epea
  • Goi-mailako Irakaskuntza Artistikoak eskaintzen ditu Dantzertik: Dantza eta Arte Dramatikoa

Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak zabalik du datorren 2021-2022 ikasturtean eskola honek eskaintzen dituen Goi-Mailako Irakaskuntzetakoren bat ikasteko sarbide probetan izena emateko epea: Dantzarako edo Arte Dramatikorako.

COVID-19k eragindako pandemia-egoeraren aurrean, Dantzertik gomendatzen du sarbide-probetarako izen-ematea telematikoki egitea, Ikasgunea atariaren bidez: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio

Sarbide-probak ekainaren 14tik 25era bitarteko astean egitea aurreikusten da. COVID-19k eragindako egungo egoeraren ondorioz, probak egiteko datetan edozein aldaketa izanez gero, behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko zaie izangai guztiei.

Dantzertik Goi-mailako Irakaskuntza Artistikoetako bi titulazio ikasteko aukera ematen du, lau urteko iraupenekoak, eta unibertsitate graduaren baliokideak biak:

  • Arte Dramatikoko Goi-mailako Titulua
  • Dantzako Goi-mailako Titulua

Sarbide-proben inguruko informazio gehiago izateko, interesdunek zein baldintza bete behar dituzten jakiteko edo proben ezaugarriak ezagutzeko, jo Dantzertiren webgunera, www.dantzerti.eus edo idatzi eskolara, administraritza@dantzerti.eus helbidera.