Pneumatikoen etiketatze berria

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 1ean jarri zen indarrean 202/740 Europako Erregelamenduak agintzen duen pneumatikoen etiketa berria. Helburua da Europar Batasuneko etiketak bateratzea eta kontsumitzaileak informazio hobea eskuratzea, eta berme gehiagorekin egiaztatu ahal izatea pneumatikoen eraginkortasun energetikoa, erregai-kontsumoa, iraunkortasuna, segurtasuna eta zarata-igorpenak. Informazioaz gain, ibilgailuko funtsezko elementu baten segurtasunean ere eragiten da; pneumatikoak balaztatzeko distantzian eta errepidearekiko itsaspenean eragiten baitu.

Etiketa berriak errodadurarekiko erresistentziari, azalera bustiko itsaspenari eta errodadura-zaratari buruzko informazioa mantentzen du, baina diseinu berri bat eta berreskalatze partziala txertatzen du. Etiketa berri horrek izen komertziala, EBko produktuen datu-basera sartzeko aukera ematen duen QR kode bat eta pneumatikoaren identifikazio-zenbaki bat izan behar ditu. Azkenik, informazioa eskaini beharko du pneumatikoaren neurriari, kargaren eta abiaduraren indizeari eta elurretan eta izotzean heltzeko duen gaitasunari buruz.

Araudi hori indarrean jarri arte, pneumatikoen etiketak ez ziren nahitaezkoak kamioientzat, baina hemendik aurrera hala izango da, eta, beraz, turismoek, furgonetek eta kamioiek nahitaez eduki beharko dute etiketa berria.