Pedro Azpiazu sailburuaren balorazioa 2022ko aurrekontuei buruz talde politikoekin egindako bileren ondoren

Pedro_Azpiazu.JPG

2021-11-10

 

Dakizuenez, gaur goizean oposizioko talde politikoekin lehen kontraste-bilerak izan ditugu, 2022ko Euskadiko aurrekontuak onartzeko babesa zabaltzeko aurrekontu-negoziazio baten aukera aztertu ahal izateko.

PP-Cs taldeak, bileran, ateak zabalik utzi ditu akordio posible bat lortzeko lanean jarraitzeko, eta proposamen zehatzak helarazteko konpromisoa hartu du.

Hori esanda, jakin dugu bileratik irtetzean, hedabideen aurrean, zergak jaistea eskatzen diotela Jaurlaritzari aurrekontu horiek babesteko.

Espero dut argituko digutela, baina askotan errepikatu dut fiskalitatea ez dela aurrekontuen eztabaida honetan sartzen.

Jaurlaritza prest dago oraindik bidaltzeko duten proposamena ikusi ondoren proposamen bat egiteko ahal den neurrian.


ELKARREKIN PODEMOS

Guztiok duzue helarazi diguten proposamena, baina nabarmendu nahi dut fiskalitatea “ekuaziotik atera” dutela.

Onartu dute beraientzat gehienezko proposamen bat dela, gai estrategikoak barne, baina onartu dute ere Gobernuak ikusi baloratu eta sakontzen jarraitu ehar duela.

  

Argi eta garbi esan dute ez dagoela marra gorririk; beraz,  aztertuko dugu, eta hurrengo bilera batean erantzun bat planteatuko dugu.


EH BILDU

Dakizuenez, 6 neurri ekonomiko eta 6 neurri politiko planteatu dizkigute.

Zehatz-mehatz aztertuko ditugu 6 neurri ekonomikoak, osasunari, larrialdi klimatikoari, ongizate energetikoari eta politika sozialei buruzkoak.

Neurri politikoei dagokienez, EH Bilduk marra gorririk ezarri ez badu ere, Gobernuak ezin izango du gai jakin batzuetan sartu, ez baitira bere eskumenen barruan sartzen, adibidez, alokairuak legez mugatzea.

Gainera, sartu duten beste gaietako bat fiskalitatea da, eta eremu horretan ez da negoziazio hau sartuko.

Nolanahi ere, proposamen guztiak aztertzeko konpromisoa hartu dugu, bai eta erantzun bat ematekoa ere, euskal kontuei laguntza ematen jarraitu ahal izateko.
Laburbilduz, esan genezake a priori lehen hartu-eman honetan ez dela aterik itxi ezein talderekin – Argitu gabe dago PP-Csekin egindako bileran esandakoa zuen aurrean adierazitakoari gailentzen zaion ala ez–.

Eusko Jaurlaritza talde horren proposamena jasotzeko zain dago; gure aldetik, berriz, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren dokumentuak aztertuko ditugu, hurrengo bilera batean erantzun ahal izateko.

 

Ziurrenik datorren astean izango da.