Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta bere taldearen bilera, PP-CSeko legebiltzar-taldeko ordezkariekin, EAEko 2021eko aurrekontuari buruz.

2021.eko urtarrilak 12

PEDRO AZPIAZU EKONOMIA ETA OGASUN SAILBURUAK PP-C’s LEGEBILTZAR-TALDEAREKIN AURREKONTUEN NEGOZIAZIOAREN INGURUAN EGINDAKO BILERAREN BALORAZIOA


2021eko urtarrilak 12
Iraupena: 12.30-13.15

Carlos Iturgaitzek eta Luis Gordillok ordezkatzen dituzten PP eta C's-ekin izandako bilera aurrekontuen negoziazioarekin jarraitzeko aukerarik gabe amaitu da, oposizioko taldeak Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin egindako bilerara joan den itxikeria dela eta.

Hala, aurrekontua hobetzeko edo aldatzeko proposamenik ez aurkezteaz gain, osoko zuzenketa bat aurkeztuko dutela aurreratu dute, Jaurlaritzak beste talde batekin aurrekontu-itun bat itxita duela uste baitute.

Azpiazu sailburua harrituta agertu da, legebiltzar-taldearen jarrera errespetatuz, noski, eta talde horrekin aurrekontuari babesa emateko bilera-sortari amaiera eman dio. Gainera, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuekiko atxikimendu handiagoa lortu nahi duela berretsi du, EAJren eta PSEren gehiengo absolutuak ematen diena baino, Euskadi berreskuratzeko funtsezko aurrekontuak direlako.