Pandemiak eragin handia izan du gazteen 2021erako aurreikuspenetan

Argitalpen-data: 

  • Hala ere, Euskadiko gazteak pozik daude beren egungo egoera pertsonalarekin, eta ikasten ari diren gazteen artean, beren prestakuntzarekin bat datorren enplegua aurkitzeko konfiantza % 76raino igotzen da
  • Gazteen Euskal Behatokiak ‘Aurrera Begira 2020. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak’ azterlanaren 8. edizioa aurkeztu du  
  • 6.341 inkesta jaso dira 2020ko azaroan eta abenduan

Aurrera Begira 2020. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleakAurrera Begira ikerketak duela zortzi urte aztertzen du nola hautematen duen euskal gazteriak oraina eta zein diren etorkizuneko itxaropenak epe laburrean. Azterlan hori gazteak gehien kezkatzen dituzten gaien bilakaera ebaluatzeko tresna sintetiko gisa sortu zen: lan-etorkizuna, epe laburrean emantzipatzeko aukera edo lan-arrazoiengatik emigratzeko beharra. Ikerketa urtero egiten da 2013tik, eta landa-lana 2020ko azarotik abendura bitartean egin zen, online inkesta baten bidez lehen aldiz. Inkesta horri 15-29 urteko 6.341 gaztek erantzun zioten. 

10 adierazle, gazteek bizi duten unearen eta etorkizunerako dituzten aurreikuspenen balantzea egiteko 

Aurrera Begirako emaitzak 10 adierazleren inguruan egituratu dira. Lehenengo hiruren ardatza da uneko egoeraren balorazioa, bi ikuspuntutatik: pertsonala eta kolektiboa.

  1. Egungo egoeraren balorazio indizea
  2. Norberaren poztasun indizea
  3. Bizitzaren alderdien balantzea

Jarraian, enplegu-aurreikuspenak ardatz dituzten lau adierazle aztertuko ditugu:

  1. Lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arriskua
  2. Lana aurkitzea aurreikustea
  3. Prestakuntzari lotutako lana izatea aurreikustea
  4. Derrigorrez emigratu beharra aurreikustea
  5. adierazlea emantzipazioari buruzkoa da:
  6. Emantzipazioa zapuztuko dela aurreikustea

Azkenik, etorkizunerako aurreikuspenak ardatz dituzten bi adierazle aztertu dira:

  1. Gazteen gaitasunekiko konfiantza indizea
  2. Etorkizunarekiko konfiantza indizea 

ONDORIOAK

Euskadiko gazteak pozik daude beren egoera pertsonalarekin; 2020an, norberaren poztasun indizea, lan-egoerari, ikasketei, aisialdiari, lagunei, familiari, osasunari eta abarri buruzko balorazioak batzen dituena, 100etik 74koa da. Indize horren 2020ko balioa jaitsi egin da aurreko urteetakoarekin alderatuta, eta serieko baxuena izatera iritsi da. Horren arrazoia izan da gogobetetze txikiagoa izan dela lan-egoerarekin eta lan-itxaropenekin, eskura dagoen diruarekin, baina, batez ere, harreman sentimentalekin eta/edo sexualekin, 2020an eragin handia izan baitute Covid-19aren pandemiaren ondoriozko konfinamenduek.

Egungo egoeraren balorazio-indizea, egoera pertsonala ez ezik, oro har gazteen egoera edo Euskadi osoaren egoera ere kontuan hartzen duena, 100etik 64koa da, eta 2019tik 2020ra ere jaitsi da. Nolanahi ere, 2013an erregistratutako balioaren gainetik jarraitzen du (60), orduan hasi baitziren neurketak.

Lanean ari diren edo langabezian dauden gazteei eragiten dieten enpleguarekin lotutako adierazleek okerrera egin dute, baina 2013an, seriearen hasieran, baino hobeto mantendu dira. Lanean ari direnen artean, enplegua galtzeko edo lan baldintzak okertzeko arriskua % 34tik % 48ra igo da 2019tik 2020ra, eta horretan eragin handia izan dute Covid-19aren pandemiak eragindako ERTEek, enpresa-itxierek edo jarduera eteteek. Balio horrek, dena den, 2013an (% 57) baino ia hamar puntu beherago jarraitzen du. Bestalde, langabezian daudenen artean, lana aurkitzeko itxaropenak hautsi egin du azken urteetan izan duen goranzko joera, eta % 64 dira urtebeteko epean lana aurkituko dutela uste duten langabeak. Hala ere, balio horrek 2013an (% 54) erregistratutakoaren gainetik jarraitzen du.

Aldiz, ikasleen artean, prestakuntzari lotutako enplegu bat aurkitzeko itxaropenak gora egin du pixka bat, eta % 76koa da, serieko altuena (2018ko balioa errepikatuz).

Eta gazteen artean, oro har, derrigorrez atzerrira emigratzea aurreikusten dutenen portzentajea % 10ekoa da; hau da, Euskadiko 15-29 urteko hamar pertsonatik batek uste du etorkizunean atzerrira joan beharko duela lanera, nahi izan gabe. 2020ko balioa 2013koa baino txikiagoa da, orduan jaso baitzen zifrarik altuena (% 16).

Bestalde, familiaren etxetik independizatu nahi izateagatik eta ezin izateagatik, emantzipazioa zapuztuko dela uste dutenen portzentajea, serieko zifra txikienetako bat da (% 41), eta ia ez da aldatu 2019ko datuekin alderatuta, orduan % 40koa baitzen.

Nolanahi ere, gazteek konfiantza dute gazteen gaitasunetan, eta gazteen gaitasunekiko konfiantza-indizea 100etik 67koa da. Indize hori ia ez da aldatu aurreko urtearekin alderatuta (66), eta 2013ko datuarekin konparatuta ere ia maila berean dago (66).

Azkenik, etorkizunarekiko konfiantza-indizea, zeinek gazteen egoera pertsonala, gazteena oro har, eta baita Euskadikoa ere, bost urte barru nolakoak izango diren neurtzen dituen, positiboa da (100etik 63). Hala ere, jaitsi egin da aurreko urteekin alderatuta, eta, izan ere, 2020an serieko baliorik baxuena erregistratu du.

Aurrera begira 8 urte