Osasun Sailak 2,7 milioi euro bideratu ditu Matia Fundaziora, adinekoen egoitzetan instituzionalizatutako pertsonen arreta farmazeutikorako (Gobernu Bilera 2021-07-06)

logoconsejo.jpg

2021-07-06

Matia Fundazioak Gipuzkoako 8 egoitza kudeatzen ditu, guztira 783 plaza 

Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailak eskatuta, 2,7 milioi euroko dirulaguntza izendatu du Matia Fundazioarentzat prestazio eta arreta farmazeutikorako, bi aldeen artean ezarritako lankidetza-hitzarmenaren esparruan. Otsailaren 26ko 29/2019 Dekretua, egoitza bakoitzaren farmazia-zerbitzuari edo sendagai-biltegiari buruzkoa, indarrean jarri zenetik Euskadin ezarritako farmazia-prestazioaren kudeaketa-eredu berriaren emaitza da dirulaguntza.  Laguntzaren zenbateko osoa lau ekitalditan banatuko da: 675.000 € 2021erako eta 675.000 € 2022, 2023 eta 2024rako. 

Matia Fundazioak Gipuzkoako 8 egoitza kudeatzen ditu, guztira 783 plaza. Dirulaguntza honi esker, eta adinekoen egoitzetan farmazia-prestazioa kudeatzeko eredu berriaren arabera, horietako bakoitzak bere sendagai-biltegia izango du, eta Ricardo Bermingham Ospitaleko Farmazia Zerbitzuari lotuta egongo da. Era horretara, bermatuko da sendagaiak banatuko direla horiek finantzatzeko arau orokorren arabera, erabiltzaileen ekarpena barne dela, eta egoiliarren arreta farmazeutikoa hobetuko da. Arreta farmazeutiko horrek erreferentzia gisa hartuko du adinekoen egoitzetako Arreta Farmazeutikoaren Planean, Osasun Sailak ezarritakoan, agindutakoa.  

Ricardo Bermingham Ospitalea Euskadiko Osasun Sistemaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin itundutako zentroa baita, eta bertako Farmazia Zerbitzuak behar bezala baimendutako Ospitaleko Farmazia Zerbitzua du, Matia Fundazioak kudeatzen dituen 8 egoitzetako farmazia-prestazioaz arduratzen dena.