Online ikastaroa. 'Aniztasun sexuala: gizon eta emakume izateko era anitzak'

Argitalpen-data: 

Aniztasun sexuala: gizon eta emakume izateko era anitzak ikastaroa online

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Aniztasun sexuala: gizon eta emakume izateko era anitzak' ikastaroa online. Kurtsoa Ana Ramírez de Ocáriz Sorollak, EMAIZE Sexologia Zentroko dinamitzaileak emango du. 

Genero- eta Sexu-aniztasuna subjektu sexuatuen existentziari berari atxikitzen zaion gertaera bat da – hau da, kultura eta une historiko guztietan eman da-, nahiz eta azken urteotan errealitate hori gehiago antzematen ari den, gure gizartean behintzat. Nola bermatu daiteke gazteek nahi eta sentitzen diren eran askatasunez adieraz dezaketela, arau berrietan erori gabe? Zer egin dezakegu gazte eremuetan aniztasun hau balio moduan lantzeko?

Helburuak:

  • Sexu- eta genero-aniztasuna ulertzea, artatzeko posible izateko
  • Jarrera eta jokabide arautzaileak (aniztasun kontrakoak...) ekiditeko, identifikatzeko eta horiei aurre egiteko gakoak aztertzea
  • Gazteen artean aniztasuna lantzeko esku-hartze indibidual eta komunitarioko esperientziak ezagutzea eta partekatzea, egon daitezkeen intersekzionalitateak kontuan hartuta.

Informazio gehiago. Ikastaroa EUSKERAZ izango da.

Noiz eta non:

  • Online. Formakuntza birtuala. Zoom plataforma
  • Noiz: 2021eko ekainaren 1ean eta 8an (astearteetan)
  • Hizkuntza: euskera
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00era. (6 ordu, hau da, 3 orduko 2 saio)
  • Izena emateko epea: 2021eko maiatzaren 10etik 18ra

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko maiatzaren 10ean indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2021eko maiatzaren 10etik 18ra 
  • Ikasle kopurua: 15 lagun

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da. 

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.