Onik aurkitu dute Muxikan, atzo Durangon desagertu zen 71 urteko gizona

IMG-20210401-WA0000.jpg

2021-04-01

  • Atzo arratsaldeko lehenengo orduan Durangon familiak 71 urteko gizon baten desagerpena salatu zuen, eta goizaldeko hiruak hogei gutxiak aldera aurkitu dute Muxikako udal-barrutian. Aurkitu dutenean, gizona ongi zegoen fisikoki, baina zertxobait nahastuta.

SOS-Deiak 112 zerbitzuak gizonaren desagerpenaren berri izan zuenean, atzo arratsaldeko lauak laurden gutxiak aldera, bilaketa-dispositibo bat jarri zuen abian eta Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko eta Itsasoko ataletako agenteak (gizona errekara ere erori ahal izan zela pentsatuta), Elorrioko Txakur Taldea, Gurutze Gorria, DYA eta Ertzaintzako Herritarren Segurtasunerako patruila batzuk mobilizatu zituen, guztiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta.

Hurrengo orduetan gizonaren bila ari ziren baliabideek bildutako informazioan oinarrituta, eta Ertzaintzako unitateek erabilitako baliabide teknikoei esker, gizona Muxikako udal-barrutian aurkitu dute, bere etxetik 20 kilometrora, eta fisikoki ongi zegoen arren, zertxobait nahastuta zegoen.

Gizona Osakidetzaren anbulantzia batek eraman du Galdakaoko ospitalera, adinez nagusia denez, mediku-azterketa orokor bat egiteko.