Ohar informatiboa: Oñati - Olakua taberna

2021-04-18

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

Aprilaren 7tik Oñatiko Olakua tabernan egon diren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA  telefono honetara deituz:

943 03 54 30

Osasun Kontseilua: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Oñatiko Osasun Zentroan jarriko da apirilaren 19ean (astelehena).

PCRak honako ordutegi honetan egingo dira: 15:00-20:00

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

Arrasate, 2020 apirilaren 18a