Ohar informatiboa: baheketa - Arrasateko gimnasioa
2021-06-01
Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.
ZEINEK?
Maiatzaren 01etik Coliseum Arrasate gimnasioan egon diren pertsonek.
ZER EGIN BEHAR DUTE?
Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA telefono honetara deituz:
943 03 52 50
Osasun Kontseilua: 900 20 30 50
LEKUA ETA ORDUTEGIA
PCR probak ateratzeko azpiegitura Debagoieneko Ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko da ekainaren 02an (asteazkena).
PCRak honako ordutegi honetan egingo dira: 10:00-11:00
*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.
Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.
Arrasate, 2021 ekainaren 01a