Ohar informatiboa: Ana Santuaren parrokia (Bilbo)

2021-04-01

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute behean deskribatutako biztanleriataldeari PCR proba bat egitera joateko eskatuz.

NORTZUK?
BOLUETAKO ANA SANTUAREN PARROKIAn ( Juan Guisasola Kalea, 8 48004 BILBO) martxoaren 28an egon diren pertsonak.

ZER EGIN BEHAR DUTE?
PCR probak egiteko gunea Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Arrupe pabiloian (Kanpoko Kontsultak) instalatuko da. PCRak bihar, apirilak 2, 15:00etatik 17:00retara egingo dira.
Horretarako, EZ DA BEHARREZKOA HITZORDUA ESKATZEA, nahikoa da adierazitako lekura joatea

* Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira

Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazten diete herritar guztiei, COVIDarekin erlazionatutako sintomak badituzte (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea) beren etxeetan isolatu eta osasun-zentrora deitu behar dutela..

Bilbo, 2021eko apirilaren 1a