Ohar garrantzitsua - Letra klasifikazioen indarraldi eta eraginkortasun galera

Argitalpen-data: 

Ohar garrantzitsua - Letra klasifikazioen indarraldi eta eraginkortasun galera

Sailkatutako enpresa guztiei gogorarazten zaie ezen, abuztuaren 28ko 773/2015 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera (773/2015 Errege Dekretua, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak onartutako Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorraren zenbait agindu aldatzen dituena), “errege-dekretu hau indarrean sartu aurretik emandako sailkapenek beren indarraldia eta eraginkortasuna galduko dutela 2022ko urtarrilaren 1ean, eta baja ematen zaien enpresak ofizioz agertuko direla. Aurrekoa Errege Dekretu honen bigarren eta hirugarren xedapen iragankorretan aurreikusitakoari kalterik egin gabe ulertuko da.”

Hori guztia dela eta, oraindik sailkapen zaharrari eusten dioten enpresei eskatzen zaie urtea amaitu baino lehen sailkapen berria lor dezatela Kontratazio Publikoa Euskadin plataforman (KPE-CPE) dagoen berrikuspen-prozeduraren bidez, eta ohartarazten zaie, hala egiten ez badute, 2022ko urtarrilaren 1eko 00: 00etan automatikoki zeukaten sailkapenak indarra eta eraginkortasuna galduko duela. Aurten berrikuspen-eskaera aurkeztu izanak ez du balio izango sailkapena mantentzeko 2022ko urtarrilaren 1etik hasitako berrikuspen-espedientearen ebazpen-datara arte.