OGP Euskadiren 2021-2024 plan berriaren 5. konpromisoan parte hartzeko gonbidapena

Argitalpen-data: 

Logo OGP Euskadi

ALTXOR – Adinekoentzako zerbitzu integral, espezializatu eta pertsonalizatua, haiekin batera diseinatua.

Zuen ekarpenak behar ditugu!

OGP Euskadin Erakunde-arteko II. Plana lantzen ari gara, Euskadin gobernu irekian aurrera egiteko. Herritarrekin batera sortutako plan bat da, 5 konpromiso barne hartuko dituena, gizarte zibilaren lankidetzarekin eta modu koordinatuan ezarri behar direnak, gobernu irekian funtsezkoak diren erronkei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Berdintasun eta Gizarte politiketako Sailak eta Innobasquek konpromiso bat proposatu dugu OGP Euskadi Planean lantzeko, erronka demografikoa eta gobernu irekia uztartzen dituen konpromisoa:

Online zerbitzu zentralizatua eta arreta erdi-presentziala eskainiko duten hiru bulego pilotu diseinatzea eta garatzea, 65 urtetik gorakoei edo erretirotik gertu daudenei beren bizi-proiektuak, banakakoak zein taldekoak, garatzeko laguntza eskaintzeko.

Horretarako, informazioa, orientazioa, bitartekaritza eta laguntza espezializatua (bizitzako etapa hauetan) eskainiko zaie, modu integral (euren bizi-proiektuak garatzeko interesgarriak diren gaiei buruzkoa) eta pertsonalizatuan.

Ekimen hau OGP Euskadi Planaren baitan lantzeko aukerak ezinbestean indartzen du partaidetza- eta lankidetza-prozesu baten bidez jorratzeko borondatea, adineko pertsonekin elkarlanean garatuko baita. Horretarako, Euskadiko Adinekoen Batzordea eratu da, konpromiso-taldearen[1] funtzioak beteko dituena eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan arituko dena online arreta-zerbitzu bat eta prototipatuaren bidez izan daitezkeen arreta-ereduak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko. Era berean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Eudelekin eta Bilboko Udalarekin batera, modu aktiboan lagunduko dute diseinuaren eta hedapenaren kontrastea egiten.

Une honetan, konpromiso-fitxaren (PDF, 705 KB)  diseinu bat dugu, eta, bertan, helburuak, emaitzak eta proiektu honi ekiteko jarraitu nahiko genukeen prozesua zehazten ditugu

Zure iritziak eta ekarpenak jasotzea gustatuko litzaiguke, eta horretarako gatxutegi@innobasque.eus helbidera idatz diezagukezu. Era berean, konpromisoaren aurrerapenei buruzko informazioa jaso nahi baduzu edo foro irekiko saioetan aktiboki parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko beraren bidez.

 

 

[1] Lantalde irekiak dira, konpromiso bakoitza ezartzeko sortuak, beren jardueraren berri ematen dutenak eta, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, planaren mugarriak garatzeko eta hedatzeko aukera ematen dutenak.