"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako argazki-lehiaketaren hamargarren edizioaren deialdia (Gobernu Bilera 2021-07-06)

logoconsejo.jpg

2021-07-06

Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzaren ekimenaren bidez, Europa hurbildu nahi zaie gazteei eta, horretarako, animatu nahi dira argazki batean islatzera nola ikusten duten Europak laguntzen duela beren ingurunearen garapenean

Lanak irailaren 8tik urriaren 8ra aurkeztu ahalko dira 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuaren agindua onetsi du; haren bidez, “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren hamargarren edizioaren deialdia egin da. 

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten gazteek argazkiak euskadi.eus plataformaren bidez bidal ditzakete eta Europaren inguruan duten ikuspegia modu sortzailean partekatu. 

Argazki-lehiaketa honen helburua da gazteei EGEFek Euskadiko eskualde-garapenerako eginiko ekarpenaren berri ematea; funts horrek jarduera inbertitzaileak, proiektuak eta egindako ekimenak finantzatzen ditu. Era berean, Europarekin zerikusia duten alderdien gaineko interesa piztea ere bada xede, eta, horretarako, hizkuntza teknologiko hurbila erabiltzea eta sare sozialen erabilera Europako zabalkunderako bitarteko berri gisa finkatzea.  

Argazkiek Euskadiren barruan EGEFen edo Europako beste laguntza batzuen finantzaketa jaso duten ekimen edo proiektuak erakutsi beharko dituzte. 

Lanak www.instagram.com/federeuropaeuskadi bidez aurkeztuko dira, irailaren 8tik urriaren 8ra, bi egun horiek barne. 

Hiru sari emango dira: Smartphone bat, Smartwatch bat eta bluetooth aurikular batzuk. 

Lehiaketaren gaineko argibideak eta oinarriak: 

www.instagram.com/federeuropaeuskadi