Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Euskadiko gazte gehienek feministak direla diote

Iaz, 2020an, Gazteen Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazte elkarrizketatu zituen eta, hainbat galdera artean, zenbateraino ziren feministak galdetu zien. Emakume gazteen % 90,4k eta gizon gazteen % 76,8k oso feministak edo nahiko feministak zirela adierazi zuten.

Emakumeen artean zein gizonen artean 20 eta 24 urte bitarteko adin taldean dago beren burua oso feministatzat jotzen zutenen kopururik handiena: adin horretako emakumeen % 58,3 eta gizonen % 40,1.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen banaketa, beren burua feministatzat jotzen duten neurriaren arabera eta sexuka eta adin-taldeka bereiztuta

Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko lau emakumetik hiruk (% 73,5) aurreko urtean martxoaren 8ko edo emakumeen kontrako biolentziaren aurkako greba, manifestazio edo mobilizazioren batean parte hartu zutela esan zuten. Gizon gazteen kasuan horrelako mobilizazioetan parte hartu zutenak % 44,2 ziren.

Adinean behera egin ahala, gehiago dira mobilizazio feministetan, martxoaren 8an egindakoetan edo emakumeen kontra biolentzia salatzeko izandakoetan parte hartu zutela adierazi duten emakumeak; hori dela eta, 15 eta 19 urte bitarteko emakumeen artean parte hartu izanaren ehunekoa % 80,8ra igotzen da.

Gizon gazteen kasuan, parte hartu zutenen ehunekoa handiagoa da 25 urtetik beherakoen artean, 25-29 adin-taldean baino. 15 eta 24 urte bitarteko gizonen ia erdiak parte hartu izan zuen emakumeen eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioren batean.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen banaketa, aurreko urtean martxoaren 8ko edo emakumeen kontrako biolentziaren aurkako grebetan, manifestazioetan edo mobilizazioetan parte-hartzearen arabera eta sexuka eta adin-taldeka bereiztuta