Mallorcara berriki bidaiatu duten pertsonen baheketa

2021-06-25

  • Baheketa Osakidetzako osasun-erakunde guztietan egingo da larunbatean eta igandean
  • Ekainaren 12tik gaur egunera arte Mallorcara joan diren 16 eta 19 urte bitarteko gazteak dira parte hartzera deitutakoak.
  • Beharrezkoa izango da hitzordua eskatzea BIHARTIK AURRERA, norberaren osasun zentroan edo Osasun Aholkuan (900 20 30 50)

Osasun Sailak eta Osakidetzak, zaintza- eta kontrol-lanen esparruan eta ikasturtearen amaieran Mallorcara bidaiatu duten pertsonen artean aurkitutako agerraldiaren irismena ikusita, herritarren laguntza eskatu dute behean deskribatutako populazioaren baheketa batean parte hartzeko.

Orain arte, Euskadin 126 kasu positibo detektatu dira agerraldi honekin lotuta. Baheketetan egindako 255 probetatik 30 COVID-19 kasu positibo detektatu dira. Delta eta britainiarra aldaerak aurkitu dira.

Bidaien datak eta pertsonen jatorria sakabanatuta daudenez, Osasun Sailak eta Osakidetzak populazio-baheketa egingo dute, birusaren transmisioa eteteko.

Osasun Sailak eta Osakidetzak proba egitera doazen pertsonei eskatzen die zuhurtziaz jokatzeko interakzio sozialetan datozen egunetan, eta Zaintza eta Arreta Sareko profesionalek emandako jarraibideak betetzeko.

Herritar guztiei gogorarazten zaie, COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora deitzeko.

(*) Osasun Sailak eta Osakidetzak egoera honen bilakaeraren berri emango dute, neurri berriak hartu behar badira.

 

BAHEKETAREN INFORMAZIOA

¿NOR?

Ekainaren 12tik gaur egunera arte Mallorcara bidaiatu duten 16 eta 19 urte bitarteko pertsonak (datozen egunetan iristen direnak ere joan ahal izango dira).

¿ZER EGIN BEHAR DUTE?

Bihartik aurrera, larunbata, norberaren osasun-zentroetara edo Osasun Aholkura deitu beharko dute hitzordua eskatzeko (900 20 30 50).

Osasun zentroen harremanetarako datuak hemen: https://labur.eus/LyI5t

Hurrengo puntuetan emango diete hitzordua:

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

OSI ARABA

·       Zona exterior de Consultas Externas del HUA

 

OSI RIOJA ALAVESA

·       HOSPITAL LEZA

 

OSI BARAKALDO-SESTAO:

·       AMBULATORIO ZABALLA

 

OSI BARRUALDE-GALDAKAO:

·       PAC BASAURI

·       PAC DURANGO

 

OSI BILBAO-BASURTO:

·       PAC DEUSTO

·       PAC BEGOÑA

·       PAC REKALDE

·       PAC INDAUTXU

 

 

OSI EZKERRALDEA-ENKARTERRI-CRUCES:

·       CS BUENAVISTA

 

 

OSI URIBE:

·       HOSPITAL URDULIZ

OSI DONOSTIALDEA:

·       CS IZTIETA

·       CS HERANI

·       CS AMARABERRI

·       CS ZARAUTZ

 

 

OSI GOIERRI-UROLA GARAIA

·       MÓDULO 5 DEL HOSPITAL ZUMARRAGA

 

 

OSI TOLOSALDEA

·       CS TOLOSA

 

 

OSI DEBAGOIENA

·       HOSPITAL ARRASATE

 

OSI BIDASOA

·       HOSPITAL DE BIDASOA

 

OSI DEBABARRENA

·       HOSPITAL DE EIBAR