Luzaroko euskal langabeak kontratatzeko diru-laguntzak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbidek laguntzak jasotzeko epea ireki du, urtebete baino gehiago langabezien dauden pertsonak kontratatzen badira.
Koronabirus-pandemiak ekonomian duen eraginaren ondorioz, luzaroko langabetuen kopurua nabarmen hazi da. Hala, 2020ko urtarrila eta 2021eko urtarrila alderatuz gero, kolektibo horren hazkunde-portzentajea % 50etik gorakoa zen Estatu osoan. Egoera horren jakitun da Lanbide, baldintza horietan langabeak eta 30 urtetik gorakoak kontratatzen dituzten enpresentzako diru-laguntzen plan bat jarri duela abian.